Horus Iry
Horus Iry | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Egipto Garaia, ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Umm el-Qaab | ||
Leinua | Egiptoko aro protodinastikoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Lantokia(k) | Abidos |
Horus Iry edo Iry Hor, Egiptoko aro aurredinastikoko gobernari bat izan zen, K. a. 3200 inguruan gobernatu zuena, egiptologoren batzuk, honen existentzia zalantzan jartzen duten arren.
Bere izenaren beste idazketa batzuk Horus Ro (Flinders Petrieren arabera), Iri (Horusen izena), Iry-Hor, Iry-Ro, Hor-ra eta Ra-Hor dira.
Ziuraski, Horus Ka agintariaren justu aurrekoa izan zen. Abidosen gobernatu zuen eta bere errege hilobian, Umm el-Qaaben lurperatua izan zen, Horus Ka, Narmer eta Egiptoko I. dinastiako beste faraoi batzuetatik gertu.
Bere existentziaren aurkako argudioa, bere izena daraman serekhik ez egotea eta hondakin urriak dira. Iry-Horren idazkun bakarra (Abidostik kanpo), Behe Egipton dago. Aldiz, Horus Ka eta Narmerrek, idazkun ugari dituzte toki askotan, baita Kanaanen ere.
Horus Iryren existentzia defendatzen duten arkeologoek, hilobiaren tamaina eta kokapenaren garrantzia adierazten dute. Hilobi bikoitz bat da, Horus Ka edo Narmerrena bezain handia, eta antzinako U hilerria I. dinastiako hilobiekin lotuko lukeen sekuentzia ordena baten barnean kokatua dago. Bere izena, pitxer handi batean idatzia dago, beste faraoi batzuena bezala, Horus jainkoaren ikurra den errege belatza marraztua duena. Serekharen irudikapena, agian Horus Karekin hasi zen tradizio bat izan liteke.
Existitzekotan, Horus Iry, munduko pertsona dokumentaturik antzinakoenetako bat izango litzateke.
Aurrekoa Horus Eskorpioi I.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko aro aurredinastikoa |
Ondorengoa Horus Ka |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horus Iry |